XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12- Eguzki amandrea Herrikoia. Hau ere antzinakoek kantatzen zuten hurrengo egunean ere eguzkia irten zedin.

Eguraldi ona denean eguzkia ikusten dugu.

Txarra denean euria egiten du sarritan eta batzutan baita elurra ere.

Atsegin al zaizu elurra?.

13- Jolas gaitezen denok Haur batzuk bakarrik jolasten dira beti. Bakartiak dira.

Beste batzuk, berriz, lagunekin ibiltzen dira beti eta elkarrekin jolas egitea atsegin zaie.

14- Tik-tak Eguna ordutan banatuta dago goiz ala berandu den jakiteko.

Ordulariaren bidez ezagutzen ditugu orduak.

15- Nik emanda garia Okinak goizero ogia egiten duenean garia behar izaten du.

Garia, ura, legamia eta gatza nahasi eta ore bat osatzen du okinak.

Gero orea labe haundi batetan sartzen du eta, piskabat zai egon ondoren, ogi eder goxoa irtetzen da labetik.

Presto dago dendara eraman eta zuk han erosteko.

16- Bi esku ditugu Zeren bidez ukitzen dituzu gauzak? Zer behar duzu gauzak ikusteko? Eta gauzak entzuteko? Nola igartzen duzu janari bat gozoa ala geza den? Eta nola usaintzen dituzu gauzak?.

17- Han doa, doa Arrantzaleak arrainak ekarri ditu portura.

Bixiguak dira arrain batzuk.

Legatzak beste zenbait.

Badira tartean antxoak ere.

18- Arre, arre, astotxoa Herrikoia. Abesti labur bat da eta badu bere doinua.

Galde iezaiozu andereñoari nola abesten den.